Indie Cindy

Indie Cindy https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indie-cindy/@@download/image/pixies_1401789356.jpg
2014/06/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Pixies
152.zenbakia
Indie Cindy
Azken diskoa atera zutenetik 23 urte pasa direnenan, bueltan da Bostongo laukotea. Duela hamar bat urte kontzertu batzuk emateko elkartu ziren arren, hau da banatu zirenetik atera duten lan luze bakarra. Bidean Kim Gordon baxujolea geratu da, eta haren lekua eskarmetudun Paz Lenchantin (A Perfect Circle, Zwan) argentinarrak hartu du. Diskoak harrera gazi-gozoa izan badu ere, dudarik ez dago %100 Pixies soinua dela. Ez dizkizu Surfer Rosako garai basatiak gogoraraziko, baina bai ondoren etorri ziren disko ederretako melodiak. Atzera begiradatxoa botatzeko aukera aproposa.