Indiana jonesen azkena

Indiana jonesen azkena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indiana-jonesen-azkena/@@download/image/2010726533Indiana_Jones_azkena.jpg
2012/12/13
berria
Kristalezko kalaberekin lortutako 786 milioi dolarrek animatuta, Steven Spielberg eta George Lucas Indiren azken abentura prestatzen hasiak dira. Mitoari behar bezalako amaiera emateko, munduan den lekurik misteriotsuenetako batera bidaliko dute arkeologo eta irakaslea: Bermudetako Triangelura. Aurreko filmean legez, Shia LaBeouf izango du berriro bidaide Harrison Fordek.  Hainbeste efektu berezi ez erabiltzearen aldeko hautua egingo dute oraingoan, ordea, pertsonaiaren esentzia berreskuratze aldera.