Indiako Ozeanoko zaborra luxuzko uharte artifizial bat eraikitzeko erabiliko da

Indiako Ozeanoko zaborra luxuzko uharte artifizial bat eraikitzeko erabiliko da Luxuzko eraikin eta "resort"-en eraikuntzak kritika txarrak izan ohi ditu ingurumenean duten eragin negatiboagatik. Oraingoan ordea, luxuzko irla artifizial bat eraikitzeko Indiako Ozeanoko zaborra erabiliko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indiako-ozeanoko-zaborra-luxuzko-uharte-artifizial-bat-eraikitzeko-erabiliko-da/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-09-20 a las 10.05.22.png
2022/09/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Luxuzko eraikin eta "resort"-en eraikuntzak kritika txarrak izan ohi ditu ingurumenean duten eragin negatiboagatik. Oraingoan ordea, luxuzko irla artifizial bat eraikitzeko Indiako Ozeanoko zaborra erabiliko da.
Indiako Ozeanoko zaborra luxuzko uharte artifizial bat eraikitzeko erabiliko da

Uhartearen diseinua eta bertan joango den luxuzko resort-arena Margot Krasojevic arkitektoarena da. Proiektuaren eraikuntzarako materiala Indiako Ozeanoa kutsatzen duen zaborra izango da eta 2025. urterako prest egotea espero da. Horretaz gain, helburua irla hau zabaltzen joatea, itsasora botatako hondakinak berreskuratuz. 

Irla Recycled Ocean Plastic Resort edo Trash Island bezala ezagutuko da. Tentakulu moduko batzuek uhartea ainguratua egongo da puntu jakin batean eta, bide batez, itsasoko hondakinak jasoko dituzte, inguruko itsasertza garbi mantenduz. Adituek ideia ona dela uste dute itsasoko zaborra kudeatzeko. Izan ere, berau murrizteko egiten den ekintza oro ongi etorria da. 

Cocos deitutako australiar artxipelagoan jokatuko da uharte artifiziala, Perth hiririk 2.750 kilometrotara. Proiektua bere hastapenetan dago baina, guztia ondo joanez gero, bere ateak 2025. urterako irekiko ditu.