Indiak zedarri bat ezarri du: 1.5 milioi zuhaitz landatu ditu
2021. urtean zehar, One Tree Planted erakundeak, Indiako laborantza komunitateekin batera, pairatzen zuten gosea arintzeko eta elikagaien ekoizpenean egonkortasuna eskuratzeko sistema bat garatu zuen.
Proiektuan hainbat espezieko fruitu-zuhaitzak erein ziren: guaiaba, limoia, granada, anana eta askoz gehiago. Guztira, 1.553 hektarea erreskatatu dira, 2.000 futbol-zelairen baliokidea den espazioa. Fruta-zuhaitzak garaiko barazkiekin tartekatu dira otordu jasangarriago eta nutritiboagoak eskuratzeko helburuz. Ekintza honekin espero da hiri guneetara migrazioa murriztea.
Hori ez da guztia, lehengoratutako lurrak inguruetako espezieentzat ere onurak ekarri ditu. Zenbat eta zuhaitz gehiago, orduan eta espezie askotarikoagoak hurbiltzen dira eremu horretara, eta aldi berean, arro hidrografikoen osasuna ere hobetu egiten da.Beraz, proiektu honek hainbat onura dakartza, bai komunitatearentzat eta baita ingurumenarentzat ere.
Izan ere, ezin ditugu naturaren zikloak ahaztu, euria behar dugu landareak hazteko, baita eguzkia ere energia eskuratu dezaten. Ez dago guretzat eta beste izakientzat ongizaterik Lur planetaren ongizaterik gabe.

