Independentzia Eguna Hernanin

Independentzia Eguna Hernanin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/independentzia-eguna-hernanin/@@download/image/200810224328asteazkena2.jpg
2012/12/13
berria
Independentzia Eguna Hernanin
Urriaren 25ean Hernanin ospatuko den Independentzia egunean parte hartzeko deia egin dute gazte independentistek. Prestatutako egitarauari erreparatuta, ez dirudi aspertzeko tarte handirik izango denik. Izan ere, 11:00etan emango zaio hasiera egunari eta goizeko ordu txikitan amaiera.

Segidan duzue egitaraua:
11:00etatik aurrera Herriko txistulari, trikitilari eta albokariak ibiliko dira kalean.
12:00etan txupinazoa eta Independentzia egunaren hasiera. Ondoren Kale animazioa eta bertso poteoa.
14:00etan sagardotegia. Menua: Sagardoa, tortillak eta haragia. Barazkijaleentzat menu berezia izango da. Bazkalostean Independentziaren aldeko sokatira txapelketako finala
19:00etan "Etorkizuna Independentzia!" kalejira
20:00etan ekitaldi politikoa Txantxillako karpa handian
22:00etatik aurrera kontzertua: Betagarri, Anestesia, Ken 7, Neguri Gorriak, Amaiur eta DJ Bull (03:00ak arte Txantxillako karpa txikian)
Egun osoan zehar Txoznak eta bokatak izango dira Hernaniko Tilosen
Informazio gehiago  www.independentziaeguna.net atarian.