Indein

Myanmarren aurki daitezke budismoa praktikatzeko eraikitako pagodarik bitxienetakoak. Indein herritik gertu daude, adibidez, Nyaung Ohak eta Shwe Inn Thein izenez ezagutzen direnak. Indein herrira iristeko bide bakarra Inle lakua ontziz gurutzatzea da. Behin bertaratuta, oinez iritsi daiteke Buda gurtzeko duela bi mende eraikitako 1000 pagodatik gora dituen gunera. Garaiko kulturaren islada dira, eta, horretaz gain, berritu ez dituztenez altxatu zituztenean bezala mantentzen dira. Indeinera joateko asmorik baduzu, kontutan hartu herrian artisautza, barazki eta fruta azoka ezin erakargarriagoa ere antolatzen dutela.