“Indarrak Batuz” ****

“Indarrak Batuz” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indarrak-batuz/@@download/image/Mendeku_Itxua_Indarrak_Batuz.jpg
2009/05/04
kritika
Testua: Peta Zeta
Mendeku Itxua
96.zenbakia
Usurbildarrek heavy metal melodikoz bustitako 12 kantu bildu dituzte euren disko berrian. Bilakaera polita izan dute azken urteetan, eta talde indartsu eta sendoa direla erakutsi dute beste behin. Sasoiko daudela, alegia. Gainera, diskoa arnas freskoa izan da etxeko heavyarentzat, bizigarri modukoa. Soinuaren kalitateak ere aipamena merezi du, sekulakoa baita. Haritz Harreguyrekin aritzeak horrelako abantailak ditu, lagun! Horrez gain, aipatzekoa da Alex Tello antzezleak bideokliparekin egindako lan txukuna. Talde handi baten aurrean gaude, zalantzarik gabe.