'Indarkeria matxisten aurrean feministak martxan' dokumentala

'Indarkeria matxisten aurrean feministak martxan' dokumentala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indarkeria-matxisten-aurrean-feministak-martxan-dokumentala/@@download/image/20112141728clip_image002.jpg
2012/12/13
berria
Ostegunean estreinatuko du Mugarik Gabe elkarteak Donostiako Arrasate kaleko Kutxa aretoan, 19:30ean.

Emakumeen kontrako tratu txarren esparruan feminismoak urratutako bidea eta dituen erronkak landu dituzte dokumentalean. Iparraldeko eta Hegoaldeko emakumeen testigantzak bildu dituzte.
Miren Aranguren Bilgune Feministako kide eta dokumentaleko protagonista estreinaldian izango da.