Indarkeria matxistaren biktimak, kalera!

Mugarik gabe elkarteak indarkeria matxista ikusarazi nahi du, eta horretarako, Memoria eraikiz izeneko ikuskizuna prestatu du Donostian, indarkeria matxista jaso duten emakumeek egina. Indarkeria matxista jaso eta bizirik dirauten emakumeen ahotsak jasotzen dituen ikuskizuna beraz, aste honetan ikusgai izango da.
Azaroaren 9tik 11ra Easo plazan eskainiko dituzte saioak. Hauek dira emanaldien ordutegiak:
- Azaroak 9: 17:30, 18:15 eta 19:15
- Azaroak 10: 11:30, 12:15, 13:15, 17:30, 18:15 eta 19:15
- Azaroak 11: 11:30, 15:15 eta 13:15