Indarkeria matxistaren aldaera asko, pantailan

Indarkeria matxistaren aldaera asko, pantailan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/indarkeria-matxistaren-aldaera-asko-pantailan/@@download/image/20113252958probilbo.jpg
2012/12/13
berria
Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Indarkeria Matxisten Aurka zinema emanaldia antolatu du. Astelehen, astearte eta asteazkenean proiekzioak izango dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

"Indarkeria matxistak ugariak eta askotarikoak dira, eta sistema patriarkalak munduko toki guztietan emakumeak diskriminatzeko eta zapaltzeko erreminta bezala erabiltzen ditu. Indarkeria hauei aurre egiteko moduez gogoeta egin behar da, eta indarkeri horren sustraietara jo. Hori da ekimen honen helburua", azaldu du Mugarik Gabe elkarteak.

Txiapas, Mexiko, Kuba eta El Salvadorreko lanak ikusi ahal izango dira. Baita Euskal Herrikoak. Tartean Mugarik Gabe elkarteak berak eginiko Indarkeria Matxisten Aurrean Feministak Martxan eta Helena Taberna zinema zuzendariaren Nagore dokumentala.

Hona hemen egunez eguneko egitaraua. Proiekzioak Bilboko Golem Alondegia, Gasteizeko Guridi eta Donostiako Ocine La Bretxa zinema aretoatan izango dira.

Astelehena, 28 (17:30 eta 20:00)
El cuerpo de las mujeres, Nuestras luchas contra la violencia de genero, Pantojismo eta Martxan. En movimiento

Asteartea, 29 (17:30 eta 20:00)
Por que son importantes las mujeres, Propiedad privada, 20 años eta Hechos son amores.

Asteazkena, 30 (17:30 eta 20:00)
Una de tantas eta Nagore lanak emango dituzte