Inaxio Esnaola: "“Behin irratsaio bat grabatu nuen propio pertsona batentzat”"

Inaxio Esnaola: "“Behin irratsaio bat grabatu nuen propio pertsona batentzat”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inaxio-esnaola-quotbehin-irratsaio-bat-grabatu-nuen-propio-pertsona-batentzatquot/@@download/image/20116295368inax_1361318837.jpg
2011/07/01
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Inaxio Esnaolak, Hamaika Telebistako kazetari polifazetikoak, lanean bezala sexuan ere egoera desberdinetara moldatzeko trebetasuna duela argi utzi du. Sexua musikagintzaren harrobia bezain bizirik omen dago Euskal Herrian. Gure elkarrizketatuaren inguruan gehiago jakin nahi baduz, segi irakurtzen...

Inoiz grabatu al duzu pelikula pornorik intimitatean?
Intimitatean? Kar, kar. Ba, egia esan... ez.

Zer nahiago duzu kamera atzeko lasaitasuna edo kamera aurreko urduritasuna?

Galdera zaila da... Batean zein bestean eroso, baina aukeran hobe atzetik. Normalean ez dugu gustuko izaten gure burua telebistan ikustea, ispiluak esaten dizunaren kontrakoa islatzen duelako. Irratian ibili izan naizelako, akaso, nahiago dut atzean egotea.

Telebistan denetik egiten duzu, batzutan kamera, bestetan kazetari... larrutan ere polifazetikoa zara?

Zalantzarik gabe.

Musika alternatiboari buruzko blog bat duzu. Nola ikusten duzu euskal musikagintzaren harrobia, bizirik al dago?

Oso bizirik.

Eta sexua?

Are biziago.

Ahots ezaguna izateak ligatzeko laguntzen al du?

Mmm... Nire kasuan, esan dezaket zertxobait baietz. Ahots sentsuala dudala esan izan didate, eta akaso tonua eta ahoskeragatik izan daiteke. Ez dut bereziki ligatu ahotsarengatik, baina batzuentzat erakargarria dela konturatu naiz, jaja.

Anekdotarik baduzu kontatzeko?

Behin irratsaio bat grabatu nuen propio pertsona batentzat.