Iñarrituk ere DiCaprio nahi du

Iñarrituk ere DiCaprio nahi du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inarrituk-ere-dicaprio-nahi-du/@@download/image/201112128185Alejandro_Gonzalez_Inarritu.jpg
2012/12/13
berria
Michael Punkea idazlearen The Revenant eleberriaren egokitzapena John Hillcoatek (The Road, 2009) zuzenduko zuela zirudien arren, azkenean Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarra izan da aukeratua. Istorioa 1823an kokatzen da eta istripu bat izan ostean kideek abandonatuta utzi duten ehiztari bat du protagonista. Mendeku bila ariko den ehiztaria gorpuzteko Iñarrituk Leonardo DiCaprio nahi du, eta honen aurkari nagusi izateko Sean Penn. Bi aktoreen agenda estua kontuan hartuta, baina, ikusteke dago mexikarraren nahia beteko den ala ez.