Iñaki Williams: "Futbola eta futbolariok burbuila batean bizi gara"

Iñaki Williams: "Futbola eta futbolariok burbuila batean bizi gara" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inaki-williams-futbola-eta-futbolariok--burbuila-batean-bizi-gara/@@download/image/williams_arg508_1484142513.jpg
2017/01/11
erreportajea
Zuriñe Maguregi @zmaguregi / Argazkiak: Galder Izagirre
Bilbon jaioa eta Errotxapea auzo iruindarrean bizitakoa. Pantera beltzaren abiadurak ez du parekorik talde txuri-gorrian. Maitatua eta mirestua, kritikatua eta gutxietsia; Futbola beti gustuko izan badu ere, kirol honek dakartzan inkoherentzien aurrean oinak lurrean mantentzeko borrokan dihardu Iñaki Williams (1994). Berarekin egon gara futbolaz eta futbola ez denaz aritzeko.

Zutaz mintzatzea azkartasunaz aritzea da. Denbora gutxian gauza asko aldatu dira zure bizitzan eta aurrerapauso handiak eman dituzu. Izan ere, konturatu orduko, Athleticeko lehenengo ekipoan golak sartzen hasi zinen.  Ez al dizu bertigorik ematen azken urteetan izandako abiadurak?

Egia da gauzak oso azkar joan direla azken bi urte hauetan baina burua hotz mantentzen saiatzen naiz, lan gogorra egin dut hona iristeko eta. Gauzak ondo doazenean inguruko jendeak pila bat exijitzen du eta exijentzia maila berdin izaten jarraitzen du gauzak gaizki doazenean ere...

Horretan laguntza beharko duzu... Nor da oinak lurrean mantentzen laguntzen dizuna?

Orokorrean nire inguruko jendeak aholkuak ematen dizkit gauzak ondo ez doazenean aurrera egin ahal izateko: nire agenteak, ekipoko jokalari batzuek.... Baina etengabe hodeietatik jaisten nauena nire ama da: "Ez egin hau, ez joan hara... Auskalo jendeak zer pentsatuko duen...".

Zure gurasoek Ghanako errefuxiatu kanpamentu batean ezagutun zuten elkar. Eta handik Euskal Herrira etorri ziren etorkizun oparoago baten bila. Orain arte euren bidea ez da erraza izan... Zein modutan eragin dizu zure familiaren iraganak? 

Ez dakit. Familia bakoitzak bere arazoak izaten ditu eta niri egoera gogorrak bizitzea tokatu zait. Txikia nintzenean gurasoek egun osoa lanean etxetik kanpo ematen zuten eta bakarrik hazi behar izan nuen, baita nire anaia txikiaz arduratu ere. Hobeto bizitzeko lan handia egin behar delaren baloreak txikitatik ikasi izan ditut eta balore hauek lagundu didate gaur egun dudan bizitza izaten.



Zer nolako irudia transmititzen duzula uste duzu?

Auskalo, baina beltza naizenez, arreta deitzen duen lehenengoa izaten naiz, horregatik askotan taldeko ‘ardi beltza’ sentitzen naizela esan izan dut [barreak]. Halere, jendeak nitaz mutil langilea naizelaren irudia izatea nahiko nuke.

Athleticen jokatzen duen lehen beltza zara. Zer esango zenieke zure hastapenetan ‘Beltz bat Athleticen’ titularra eman zutenei?

Beltza banaiz, eta harro nago; eta Jonas Ramalho izan ezik, sekula ez da beltz bat Athleticen egon. Espero honek jendearen ikuspegia zabaltzeko balio izatea, erlijio edo arrazaz harago ikusi ahal izateko.


Iñaki Williamsen elkarrizketa osorik irakurri nahi?



Gustatu al zaizu Iñaki Williamsek kontatu diguna?


Bitxikeria mordoa partekatu du futbolariak gurekin! Gehiago irakurtzeko gogoekin gelditu bazara, dagoeneko kioskoetan salgai dagoen 180. alean aurkituko dituzu galdera hauen erantzunak:

  • Nola lortzen da gainontzeko taldekideekiko lehia eta laguntasuna bateratzea?

  • Nola daramazu bederatzi bat izatea 11 posizioan?

  • Tituluak irabazi bitartean, Bilboko kaleetan zaleekin argazkiak ateratzen eta autografoak sinatzen ibiltzen zara etengabe. Zer egingo zenuke egun batez anonimo izango bazina?

  • Bilbon jaiotakoa izan arren, kanpotarra sentitu al zara inoiz?

  • Zer ematen dizu eta zer kentzen dizu futbolak?

  • Gaur egun zure klausula 50 milioi eurokoa da. Zer sentitzen duzu zure lanak hainbeste diru balio duela pentsatzean?