Iñaki Ortiz de Villalba: "Gu mikrouhin labeak gara, eta neskak egurrezko labeak"

Iñaki Ortiz de Villalba: "Gu mikrouhin labeak gara, eta neskak egurrezko labeak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inaki-ortiz-de-villalba-quotgu-mikrouhin-labeak-gara-eta-neskak-egurrezko-labeakquot/@@download/image/78p54betagarri1_1363807444.jpg
2007/10/05
elkarrizketa
Iñaki Ortiz de Villalba: "Gu mikrouhin labeak gara, eta neskak egurrezko labeak"
Betagarri taldeko kantaria. Gasteiztarra eta berritsua. Sexuaz aritu gara berarekin.

Sexua, droga eta rock´n´rolla. Nola funtzionatzen du hirukoteak?
Nork bere bidea hartu behar du, eta kontua asko aldatzen da, esaterako, bikotekidea izan ala ez. Bikotekiderik ez baduzu, rock´n´rollean aukerak badaude sexua praktikatzeko. Hala ere, pertsona ezezaguna izanda aukera handiagoa dagoela irudi-tzen zait askotan. Drogak, sexua eta rock´n´rolla elkarrekin joan daitezke, baina baita bananduta ere.

Sexu kontuetan, nolakoa da Gasteiz? Hertzainaken hiri tropikala edo Potatoren Siberia-Gasteiz?

Ez bata, ez bestea. Gazteria aldatzen ari da, eta gero eta gazteagotan hasten dira sexua modu normalean bizitzen. Eta hori gizarte garatu baten isla da. Hala ere, Gasteizko zein gunetan ibiltzen zaren, gutxiago edo gehiago ligatuko duzu.

Azkar eta basati ala mantso eta luze?

Unearen arabera. Denbora eta inguru egokia izanez gero, luze eta mantso egitea ondo egoten da. Behin baino gehiagotan egiteko, horrela hobe. Mutilak lehendabizikoan oso azkarrak izaten gara, baina hortik aurrera gehiago irauten dugu. Eta emakumeak ere bere denbora behar izaten du. Gu mikrouhin labeak gara, eta emakumezkoak, egurrezko labeak, eta egurra pixkanaka bota behar zaie berotzeko. Azkar eta basati egitea ere ondo dago.