“In This Hype Hyoerreal?

“In This Hype Hyoerreal? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-this-hype-hyoerreal/@@download/image/Atari_Teenage_Riot_Is_This_Hyperreal.jpg
2011/07/01
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Atari Teenage Riot
120.zenbakia
“In This Hype Hyoerreal?
1992an Berlinen sortutako bandak disko berria aurkeztu du aurten. 2000 urtean banandu zen taldea, estudioko hiru lan kaleratu ostean. Orain, beren ildoa galdu gabe, punk izaera duen elektronika landuz indartsu itzuli dira. Gaindosi baten ondorioz hil zen Carl Crack ordezkatzera datorren kide berriarekin egin dute gainera: CX Kidtronik. Digital Hardcore Records-ekin kaleratu dute lan hau eta, Activate abestian nabari denez, ez dute inor axolagabe uzteko asmorik. Eguna ondo hasteko gomendagarria: Rearrange Your Synapses.