In the Grace of your Love

In the Grace of your Love https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-the-grace-of-your-love/@@download/image/the_rapture_1391689405.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
The Rapture
148.zenbakia
New Yorkeko laukoteak (gaur egun hirukote denak) 2011n kaleratutako diskoa da honakoa. Taldearen bosgarrena da 1999an Mirror kaleratu zutenetik. Aurreko lanarekin alderatura (Pieces of the People We Love, 2006) taldea 'sintetizatu' egin dela esan daiteke, gitarra zorrozdun rocka jada ez baita nagusi. Abestiek bertatik atera nahi ez izateko moduko atmosfera jarrai batean sartzen zaituzte, ziur aski larunbat gaueko giro nahasi batean edo. Buruan bueltaka geratu zaizkidan abestiak How Deep Is Your Love eta diskoari izena ematen diona dira.