"In the Belly of the Whale (Act III)" erakusketa ikusgai da Gasteizen

Montehermoso zentro kulturaleko ur biltegia balea handi baten sabela bilakatu dute, eta hainbat artistaren lanak bildu dituzte bertan. 'In the Belly of the Whale (Act III)' erakusketa ekainaren 17ra bitarte izango da ikusgai.
Montehermosoko erakusketa proiektu luze baten hirugarren etapa da: lehenengo antzezpena Londresko edukiontzi erraldoi batean antzeztu zuten, eta Monaco aldizkariak bigarren ekitaldia aurkeztu du, oraindik antzeztu ez duten arren. Oraingoan Jesse Ash, Cally Spooner, Edwina Ashton, Adam Chodzko, Olivier Castel, Jess Flood-Paddock, Anthea Hamilton, Donna Huddleston, Germaine Kruip, Jacopo Miliani, Vassili Silovic eta Oja Kodar artisten lanak bildu dituzte.
Orson Welles aktore eta zuzendariak Moby Dick filmarekin zuen obsesioa da In the Belly of the Whale erakusketaren oinarria. Aretora jaisteko 30 pisu egin behar dira behera, eta ibilbidean obrari buruzko erreferentziak daude, paretetan zintzilik. Besteak beste, Côme Climet artistak hainbat binilo islatzaile aurkeztu ditu, erakusketa bera 2059. urtean nola izango litzatekeen irudikatzeko.
Aretora iritsitakoan, Castel artistak egindako sokazko muntaia aukituko du ikusleak, hainbat trapu busti zintzilik dituena, Gasteiz hiriko hiru kale irudikatuz. Halaber, Food-Paddocken 25 metro luzeko ostra erraldoiaren koadroa, edota hainbat sokaz eta altzairuz osatutako eskulturazko pantailak, Hamiltonek eginak, daude bertan.
Jesse Ash eta Cally Spooner-en Moveable Colum programa emango dute zuzenean honako egunetan:
Apirilak 3, asteartea: 20:00etan
Maiatzak 15, asteartea: 20:00etan
Ekainak 12, asteartea: 20:00etan
Jacopo Milianik Actors antzezlana aurkeztuko du itxiera egunean ekainak 17 iluntzeko 21:00etan

Antzezpenak