“IN PURE SPITE”

“IN PURE SPITE” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-pure-spite/@@download/image/87p56tmaharajas.jpg
2008/07/04
kritika
Testua: B. Malone
THE MAHARAJAS
87.zenbakia
“IN PURE SPITE”
Hona hemen Bloody Hotsak-ek argitaratutako beste altxor bat. In pure spite The Maharajas suediarren laugarren diskoa da, eta argi erakutsi du eskandinabiar jendea zein ongi moldatzen den betiko rock & rollari txinpartak ateratzeko. Ez dago sekretu handirik, baina jakin egin behar da ondo egiten! Mathias Lilja eta Jens Lindbergen ahotsek ederki janzten dituzte gitarra riff indartsuak, eta konponketak primerakoak dira (arraioa, organu hori!). Hamalau abesti bikain dira, baina One leg on each side, On hold, Not a new sensation, One man team eta Yeah, yeah apartak dira. Gozatu!