“In it together”

“In it together” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-it-together/@@download/image/27p14-4.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
12 Tribu
27.zenbakia
"Ezina ekinez egina" esan ohi dugu, eta hori horrela dela argi erakutsi digute 12 Tribuko lagunek. Bigarren diskoa kalean dute eta aurrekoa bezala, hau ere, inongo disketxeren bitartekaritzarik gabe atera dute, sorkuntza, grabazio eta ekoizpen lan guztia beraiek egin dute eta. Hori meritua! Loud & Lone taldekoen laguntza izan dute kantuen nahasketak eta dub bertsioak egiterakoan, eta jamaikar musika egiten daramaten urte pila kontuan izanda, alde nabarmena dago aurreko diskoarekin alderatuta. Burning Spear maisuaren bideari jarraitu diote oraingoan ere. Sustraiak eta kultura.