In Her Shoes **

Sentimenduetan elkarrengandik gertu beharko luketen anaia-arrebak, zein urrun egon daitezkeen askotan! Zein urrun, eta zein bananduta! Horixe da Maggie eta Rose-ren istorioa, ustez behintzat, bi ahizpek gauza bakarra baitute komunean: oinetakoen zenbakia. Baina, azkenean, heldu da gauzak elkarri esan, eta elkar besarkatzeko ordua. Komedia arin honen egilea Curtis Hanson da, 1997an, L.A. Confidential film interesgarriarekin zinema beltza berpiztu zuen zinemagilea, hain zuzen ere. Pastel samarra da.