In America ***

In America *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/in-america/@@download/image/33p44-2.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jim Sheridan. Aktoreak: Samantha Morton, Paddy Considine, Sarah Bolger, Djimon Hounsou. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Irlanda. Urtea: 2002. Iraupena: 103 minutu. 
33.zenbakia
In the Name of the Father  arrakastatsuaren egileak kutsu autobiografiko handia duen istorioa dakarkigu. Ezbehar latz bat izan ostean, aktore bihurtu nahi duen etorkin irlandar bat eta haren familia New Yorkeko Harlem auzora joan dira bizitzera. Haien bizipen gazi-gozoak dira, hain zuzen ere, filmaren ardatz. Aktore talde aparta bildu du Jim Sheridan irlandarrak film honetan. Hala, Samantha Mortonen interpretazioa nabarmentzeko modukoa da. Drama erromantiko samur eta hunkibera da.