Imidiwan:Companions ***

Izena askotan entzun badugu ere, zer dakigu benetan Tuareg herriari buruz? Basamortuan, burua estalita eta gamelu gainean irudikatzen ditugu, baina hori ote da guztia? Tinariwen taldearen musika bidelagun hartuta, Maliko lurretan bizi diren Tuaregen historia eta borroka hobeto ezagutzeko aukera dugu. Izan ere, beren herriaren errekonozimendua eta eskubideak aldarrikatzearren Maliko gobernuarekin duten enfrentamendua, eta Mendebaldeko enpresa indartsuek euren lurraldeaz egiten duten ustiaketa basatia salatzeko erabiltzen dute musika. Kantu hipnotiko, sakon eta malenkoniatsuak. Blues landare indartsuaren hazi ederra.