Imanol Rayoren 'Bi anai' filma izango da ikusgai Bilbon datorren astean

Imanol Rayoren 'Bi anai' filma izango da ikusgai Bilbon datorren astean Atxagaren izen bereko eleberrian oinarriturik, umezurtz geratutako bi anaien istorioa kontatzen du filmak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/imanol-rayoren-bi-anai-filma-izango-da-ikusgai-bihar-irunean/@@download/image/bi anai.png
2022/02/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Atxagaren izen bereko eleberrian oinarriturik, umezurtz geratutako bi anaien istorioa kontatzen du filmak.
Imanol Rayoren 'Bi anai' filma izango da ikusgai Bilbon datorren astean

BilbaoArten eskainiko dute Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritutako Imanol Rayoren Bi anai filma otsailaren 9an, 19:00etan, eta Imanol Rayo zuzendaria bertan izango da gainera. Filmea herri txiki batean bizi diren bi anaien ingurukoa da. Ama umeak zirela hil zitzaien eta, aitaren heriotzaren ondoren, Paulo seme gazteenak ezindua den bere anaia Danielen ardura hartu beharko du. 

Imanol Rayok zuzendu eta idatzitakoa da, Atxagaren eleberritik abiatuta. Argazki-zuzendaritzaz, berriz, Javier Agirre Erauso arduratu zen. Bingen Elortza, Aitor Coteron, Kandido Uranga, Loreto Mauleon, Oihan Lopetegi, Mariasun Pagoaga, Klara Badiola, Patxi Santamaria, Iñigo Lizarralde, Amaia Lizarralde, eta Patxo Telleria dira filmeko aktoreak. 

Doan izango da saioa, baina aldez aurretik telefonoz erreserbatu (94 415 50 97) beharko da tokia proiekzioaren egunean bertan, goizeko bederatzietatik hasi eta saioa hasi baino ordubete lehenagora arte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie

Iruñean ere emanaldia
Nafar Ateneoak eta Golem zinema-etxeak Nafarroako Euskarazko Filme Zikloa prestatu du, Nafarroako euskarazko zinemari eta egile nafarrei ikusgarritasuna emate aldera. Imanol Rayoren Hil kanpaiak eman zuten urtarrilaren 28an, eta hilabeteko azken ostiralean, hilak 25, Bi anai eskainiko dute, arratsaldeko zazpietan. 

Zikloaren barruko gainerako emanaldiak honako hauek izango dira: martxoaren 25ean, Fernando Bernuesen Soinujolearen semea, apirilaren 29an, Montxo Armendarizen Obaba; maiatzaren 27an, Montxo Armendarizen Ez izan beldurrik; eta ekainaren 17an, Montxo Armendarizen Bihotz ondoko sekretuak. Emanaldi guztiak arratsaldeko zazpietan izango dira Golem Yamagutxin, eta saio bakoitzean solasaldia izango da gonbidatu bereziekin. Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da Nafar Ateneoko kideentzat eta 4 eurokoa kide ez direnentzat.