Imanol oroitzeko hainbat ekintza izango dira Donostian, haren jaiotzaren 75.urteurrenean

Imanol oroitzeko hainbat ekintza izango dira Donostian, haren jaiotzaren 75.urteurrenean Musikariari buruzko dokumentalaren aurrestreinaldia, Kantu-Jira, bazkari herrikoia eta bere lagunek bultzatutako kontzertua antolatu dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/imanol-oroitzeko-hainbat-ekintza-izango-dira-donostian-haren-jaiotzaren-75-urteurrenean/@@download/image/Imanol Larzabal 001.jpg
2022/11/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Musikariari buruzko dokumentalaren aurrestreinaldia, Kantu-Jira, bazkari herrikoia eta bere lagunek bultzatutako kontzertua antolatu dituzte.
Imanol oroitzeko hainbat ekintza izango dira Donostian, haren jaiotzaren 75.urteurrenean

2004. urtean, Imanol hil ondoren, hainbat pertsona batu ziren, Imanolen lagunak izenpean, abeslariaren oroimena bizirik mantentzeko helburuz. Aurten, Imanolen jaiotzaren 75. urteurrena da, eta hori ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira ostiral eta larunbaterako Donostian. 

Ostiralean, 19:00etan, Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan, On Time Ekoizpenak-ek ekoiztutako Imanol: Azken kontzertua dokumentala proiektatuko da. Javier Gutiérrez errealizatzailearen eta Iñigo Kintana zuzendariaren lanak 70 minutuko iraupena du eta sortzaile eta abeslariaren ibilbidea errepasatzen du, batez ere bere kultur ekarpenari garrantzia emanez. Sarrera doakoa izango da eta aurrestreinaldirako gonbidapenak esteka honetan eta Donostia Kulturaren leihatiletan jaso daitezke.

Larunbatean, eguerdiko hamabietan, trikitilariek lagundutako Kantu Jira abiatuko da Antiguako Benta Berri plazatik. Imanoli eskainitako horma-irudia dago bertan. Ordu bietan, berriz, bazkari herrikoia izango da Txirain elkartean. Bazkarirako izena eman behar da ondorengo helbide elektronikoan: imanoloroituz@gmail.com.

Larunbatean bertan, 19:00etan, kontzertu berezia egingo dute Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan. Artista hauek hartuko dute parte: Amaia Zubiria, Olatz Salvador, Maria Amolategi, Olatz Prat, Joxan Goikoetxea, Txema Garces, Iosune Marin, Telmo Trenor eta Beñat Mujika. Kontzerturako sarrerak esteka honetan eta Donostia Kulturaren lehiatiletan eros daitezke.