'Imanol: Azken kontzertua' dokumentala estreinatuko dute bihar Primeran plataforman

'Imanol: Azken kontzertua' dokumentala estreinatuko dute bihar Primeran plataforman Imanol Larzabalen senide, lagun, musikari eta artisten testigantzak jaso ditu dokumentalak, eta musika-emanaldien bitartez bere lana ere aitortzen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/imanol-azken-kontzertua-dokumentala-estreinatuko-dute-bihar-primeran-plataforman/@@download/image/Imanol Larzabal 001.jpg
2023/10/05
Imanol Larzabalen senide, lagun, musikari eta artisten testigantzak jaso ditu dokumentalak, eta musika-emanaldien bitartez bere lana ere aitortzen da.
'Imanol: Azken kontzertua' dokumentala estreinatuko dute  bihar Primeran plataforman

Primeran euskarazko eta euskal edukien streaming plataformak Imanol: Azken Kontzertua dokumentala estreinatuko du bihar, ostirala. Dokumentalak Imanol Larzabal musikaria omentzen du. Senideek, lagunek, eta hainbat musikari eta artistak Imanol pertsona omentzen dute, eta artista ere aldarrikatzen da.

Musikariaren historia kontatzeko hainbat testigantza bildu dituzte: Amaia Zubiriarena, lanbidetik jaiotako lagunarena; Joseba Sarrionandia gaztaroko konplizearena; eta Paco Ibañez erbestealdiko anaiarena, besteak beste. Haien iritziz, "haur handi bat, gizon ona eta kantautore onaren prototipoa" zen Larzabal. 
 
Musika ere elementu garrantzitsua da ikus-entzunezko honetan. Izan ere, Imanolen kantuak entzungo dira, bai bere ahotsean eta baita Olatz Salvador, Mikel Urdangarin eta beste batzuen ahotsean ere.
 
Javier Gutierrezek zuzendu du dokumentala eta Iñigo Kintana da errealizadorea eta muntatzailea.