I'm still here: the lost year of Joaquin Phoenix

Aktore lanak utzi eta rap kantari izateko ametsean murgilduta izan omen da Joaquin Phoenix azken hiru urteetan. Eta Casey Affleck koinatuak dokumentalean bildu ditu denbora horretan jazotakoak: sexua, drogak, borrokak... noraezean, erabat galdutako artista ikus daiteke. Orain jakin da hiru urteotan arlotearen papera egiten aritu dela Phoenix. Hala ere, azkenaldian aktore batek egindako paperik gogoangarriena izan daiteke.