“(I'm So) Agitated / Cyclotron

“(I'm So) Agitated / Cyclotron https://www.gaztezulo.eus/albisteak/im-so-agitated--cyclotron/@@download/image/Electric_Eels_Im_So_Agitated_Cyclotron.jpg
2011/07/01
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Electric Eels
120.zenbakia
“(I'm So) Agitated / Cyclotron
Oker ez banago, single bat jorratzen dudan estreinako aldia da hau, eta merezimendu osoz dator hona. Are gehiago duela 35 urte plazaratu zela aintzat hartuta: berrargitalpena da. Izan ere, Electric Eels 1972 urtean eratu zen Ohio hirian eta 1975 arte segitu zuen. Taldea punk rockaren aitzindaritzat hartua izan da, eta horretaz jabetzeko tori bi kantu basati eta gordin: (I'm So) Agitated-ek glam rocketik, abangoardiatik eta soinu-terrorismotik edaten du. Cyclotron, berriz, punk eredu klasikotik gertuago dago, Black Flag direla ematen du. Punk rockaren hazi maltzurra da Electric Eeels, bost izar baino asko gehiago merezi dituzte.