I'm Here
Etorkizun hurbilean, gizakiak eta hauek egin nahi ez dituzten lanetaz arduratzen diren robotak batera bizi dira. Robot horietako biren arteko maitasun istorioa kontatzen du filmak, Shel Silverstein idazlearen The Giving Tree ipuin ezaguna oinarri hartuta. 31 minutu nahikoa ditu Spike Jonzek (Adaptation, 2002; Her, 2013) giza harremanen erradiografia zorrotza egiteko.