I'm A Loser (The Swamp Dogg Sessions)

I'm A Loser (The Swamp Dogg Sessions) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/im-a-loser-the-swamp-dogg-sessions/@@download/image/doris_duke_i_m__1359116583.jpg
2013/01/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Doris Duke
136.zenbakia
I'm A Loser (The Swamp Dogg Sessions)
Nobedade ez diren bi diskorekin agurtuko dut GAZTEZULO. Horretarako emakumezko bi ahots aukeratu ditut. Honakoa duela hiruzpalau urte berrargitaraturiko CDa da, eta I'm a Loser (1969) eta A Legend in Her Own Time (1971) diskoak biltzen ditu, lehenengoa oraintsu berrargitaratu dute LP formatuan. Hegoaldeko soul edo soul sakona deritzon estiloaren ordezkari bikaina da Doris Duke. Hogeitik gora gozoki gordetzen ditu, gitarra elektrikoen bakarkakoekin jantzita, soka konponketekin apainduta eta baxu jostalariekin josiak, Duken ahotsa ahaztu barik. Pop melodiak egiteko gaitasun ikaragarria duen gospel kutsuko soul eztarri goxoa.