“ILUN”

“ILUN” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ilun/@@download/image/87p56soilik.jpg
2008/07/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
SOILIK
87.zenbakia
Ilun izena du Soilik taldearen lehen diskoak, eta ez da batere izenburu desegokia laukote honen lana deskribatzeko: melodia eta hitz ilunak nagusi dira diskoan, eta azalean ere, katu beltza ageri da. Metal joera berrien barruan koka daitezkeen zortzi kanta dira, eta batez ere, Miriam kantariaren ahotsa da taldearen bereizgarri nagusia. Abesti landuak dira, erritmo motelen gainean eraikiak, barne-garapenetan zainduak, ondo pentsatuak. Alde horretatik, eskarmentu handia nabari da, eta ez da harritzekoa, taldekide batzuk Conflict Noise taldean aritu zirela jakinda. Hala ere, emaitza monokorde samarra da.