Iluminados por el fuego **

Iluminados por el fuego ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iluminados-por-el-fuego/@@download/image/59p54-3.jpg
2006/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Tristan Bauer. Aktoreak: Gaston Pauls, Cesar Albarracin, Virginia Innocenti, Arturo Bonin. Generoa: drama. Herrialdea: Argentina. Urtea: 2005. Iraupena: 103 minutu. 
59.zenbakia
Donostiako Zinemaldian epaimahaiaren sari berezia bereganatu zuen Iluminados por el fuego filmak. Oraindik ere Argentinako gizartean tabu izaten segitzen duen Malvinetako gerrari heltzen dio pelikulak, eta gazte argentinar askok bertatik bertara bizi izan zuten sarraskia da istorioaren muina. Malvinetako gerrako beteranoa da Esteban. Gerra gordin hartan lagun izan zuen Vargasek bere buruaz beste egin du. Adiskide hilaren gorpuaren irudia ahaztu ezinik, elkarrekin bizi izan zuten amesgaiztoan murgilduko da Esteban. Hotzez, gosez eta odolaren gorriaz tindaturik daude Estebanen oroitzapenak. Gerra amaitu zenetik hogei urte pasatu diren arren, ezin du gertatutakoa ahantzi, eta azkenean, Malvinetara itzultzea erabakiko du. Bertan, iraganari aurre egin, eta zauri zaharrak orbaindu nahi ditu betirako. Pelikulak lantzen duen gaia interesgarria izanik ere, Tristan Bauerrek ez du inoiz tonu egokia aurkitzen. Eta, tamalez, bukaeran melodrama merkean erortzen da. Pena da.