Ilka Brühl, edertasunaren arauak hautsiz
Modelo hau bakarra da munduan!

Ilka Brühl modeloak 26 urte ditu, eta Alemanian jaio zen aurpegian arrakala bat zuela. Baina horrek ez dio bere ametsa betetzea galarazi; gogor lan egin ondoren, hasi da modeloen munduan pauso indartsuak ematen. Brühlen aurpegia ez da ohikoa; bakarra da, bere edertasuna bezala.
"Aurpegian arrakala batekin jaio nintzen, eta sudurra ez zegoen ondo garatuta. gainera, begietan ere arazo larriak nituen; oraindik ere, etengabe negar egitera noala ematen du. Modelo bihurtzea erabaki nuen ezberdinak garenon autoestimua bultzatzen laguntzeko; denok merezi dugu zoriontsu izatea". Zer iruditzen zaizkizue Brühlen hitzak?