Ilgora

Ilgora https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ilgora/@@download/image/ilgora_1391688900.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Kaskezur
148.zenbakia
Kaskezur nafarren hirugarren diskoa da hau. Lehenengo kantatik hasita nabari da talde honen osotasuna. Abesti guztiak dira aipagarriak, baina nik Mundua erortzen da eta Oreka aukeratuko nituzke, Errobik 2013an grabatuko lituzkeen kanta puskak iruditu baitzaizkit. Soinu teknikaren aldetik Hans Krüger eta Karlos Osinagak lan biribila egin dute oraingoan ere. Hala ere, Iñigo, Ainara, Phillippe eta Ion dira Kaskezur, eta benetan rock atsegina lantzen badakite. Diskoa berriro entzungo dut ziur, eta zuzenekoren batetik pasa beharko naiz. Autoekoizpen bikaina, bai jauna.