Ilea eta katua, arrosaz

Ilea eta katua, arrosaz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ilea-eta-katua-arrosaz/@@download/image/20101185061Ilea_katua_arrosaz.jpg
2012/12/13
berria
RSPCA animalien eskubideen aldeko erakunde britainiarrak Natasha Gregory gaztea salatu du bere katua arrosa kolorez tindatzeagatik. 22 urteko neskak arrosa kolorez margotu du ilea, eta Oi Kitty bere katuak ere halakoa izan zezan nahi zuen, "konbinatzeko". Erabilitako produktua ez dela kaltegarria dio berak, baina  albaitari batek berehala erantzun dio: tindagaia hain da dizdiratsua eta sarkorra ezen ilunpetan ere ikusten baita.