Ile lapurrak

Lapur talde batek zeharo ikaratuta ditu Sao Paolo (Brasil) hiriko ileapaindegietako langileak. Ongi baino hobeto antolatutako talde honek, baina, ez du dirua ostea helburu, ile matazak baizik. Ez diote koloreari eta estiloari erreparatzen... gizatiarra bada, noski; ez dute ile sintetikorik nahi. Armak eskuan, merkatuan 70.000 bat dolarreko balioa duen ile piloa lapurtu dute honezkero.