Ile apaindegia lehentasunezkoa da

Ile apaindegia lehentasunezkoa da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ile-apaindegia-lehentasunezkoa-da/@@download/image/20102182917ileapaindegia.jpg
2012/12/13
berria
77 urteko emakume batek moto gidari bat harrapatu zuen autoarekin, baina aurrera jarraitu zuen… bestela ile apaindegira berandu iritsiko litzateke eta! Istripua duela gutxi gertatu zen, AEBetako Miamin. Poliziak atxilotu zuenean, zerbaiten kontra jo zuela aitortu zuen emakumeak, baina ez omen zekien moto gidari bat zenik. Emakumeak 3.000 euro ordaindu zituen, fidantzapean aske geratzeko.