Ilazki, Bermeoko betizua

Ilazki Serrano "Betimu" ETBko telesaioko aurkezlea eta Euskadi Gazteko esataria dugu. 25 urteko bermeotar hau duela lau urte hasi zen komunikabide munduan, artean Leioako kazetaritza ikasketak amaitu gabe zituela.
"Betimu" telesaioan lanean aritzen zara, karaokea aurkezten. Berba eder eta goxo asko esaten al dizkizute haurrek?
Niri batez ere umetxoak hurbiltzen zaizkit baina baita aitak ere! Umeek "zein ederra zaren!", "zein ondo berba egiten duzun!", "zein ondo abesten duzun!" esan ohi didate, kar, kar, kar Nagusiagoak direnek, hamaika edo hamabi urtekoek adibidez, nahiago dute berba ederrak karaokeko dantzariei esan.
Eta aitek ere berba goxoak esaten dizkizute
Bai, behin baino gehiagotan pare bat aita, seme-alabegaz, etorri izan zaizkit. "Musutxo bat emango al diozu umetxoari?" esan didate, eta hari musua eman ondoren, "eta aitari ?".
Euskadi Gaztean Top Gaztea aukerkezten duzu asteburuan duela bi urtetik hona. Toparen topean egoteak ez du derrigorrez esan nahi musika ona egitea, ezta?
Top Gaztea deitzen dutenen iritziez osatzen dugu. Beraz, beraien gustukoenak daude bertan. Talde onenak al dira horiek? Ez dut uste onenak direnik, jendeak eskatzen duena baino ez da.
Eta zuk zein talde ikusi nahi zenuke toparen topean?
Egia esan, nik musika mota guztiak gustura entzuten ditut. Azken boladan, orain daudenetatik, Ken 7 darabilt kotxean bueltaka. Su Ta Gar ere gustatzen zait, baita gauza lasaiagoak ere, Mikel Urdangarin, esaterako. Denetarik entzuten dut.
Gazteen gustuak etengabe aldatzen ari omen dira.
Ez dakit bada, talde berri askok sekulako harrera ona izan dute, talde metalzale berriek, adibidez. Baina hala ere, klasikoak ezin mugitu. Su Ta Garrek, esaterako, urteek aurrera egin arren, hor darrai.
Euskadi Gaztea ala "Euskal Herri Gaztea"?
"Euskal Herri Gaztea" behar luke, baina gaur egun, Euskadi Gaztea da. Entzuleen parte hartzeari dagokionez, gehien-gehienak EAEkoak dira, Nafarroatik ere deiak jasotzen ditugu, eta Ipar Euskal Herrian dago hutsunea. Egia esan, Ipar Euskal Herriarekin ez dago komunikazio askorik. Aspaldiko kontua da. Ahalegina egiten da, baina agian gehiago egin beharko litzateke. Hor dago erronka.
Zenbaitek diotenez, Euskadi Gaztea nahiko irrati "komertziala" da, hau da, musika komertziala jartzen da, batik bat.
Bai, nik uste dut irratian azken urteotan aldaketa egon dela. Gaur egun, hasieran bezala, euskal taldeen aldeko apostua egiten da. Apostu horri eutsi egin zaio eta alde horretatik, berdin-berdin jarraitzen dugu. Dena den, irratia orain irekiagoa da. Duela urte batzuk, adibidez, pentsaezina zen Alejandro Sanz Euskadi Gaztean entzutea eta egun, berriz, jarri egiten da. Hori bai, musika mota bat edo bestea jartzea esatariaren esku ere izaten da.
Orain irratia irekiagoa dela diozu. Beraz, zure ustez, aldaketa ona izan da.
Nik ez dut inongo arazorik musika komertziala jartzeko. Denetarik entzun behar da.
Goazen gazteekin eta aktualitatearekin lotutako zenbait gaietara. Zer irudituko litzaizuke drogak legeztatzea?
Norberak ikusi behar du drogekin zer egin edo zer ez egin. Droga hartzen dutenek berdin jarraituko dute, droga legeztatu ala ez legeztatu. Beraz, hobea da drogak legeztatzea, hiruzpalau lagun aberastea baino.
Gasteizko Udalak bertako gaztetxea behera bota nahi du. Ez omen da garai gozoa gaztetxeentzat, ezta?
Duela gutxi Bergarako Gaztetxean izan ginen, kontzertu batean, eta oso gustura egon ginen. Nire ustez, beharrezkoa da gazteek leku bat izatea. Hori bai, leku horrek irekia izan behar du, behin baino gehiagotan gertatu izan baita gaztetxea herriko koadrila baten esku geratzea eta gainerako gazteak hara ez sartzea. Beharrezkoa da gazteek proiektu demokratikoak izatea. Gure herrietan etxe asko hutsik daude, zahartuta, eta beraz, gazteek etxeok erabiltzeko aukera izan beharko lukete.
Duela zenbait hilabete Betimu telesaioan kantatutako hip-hop bat zela eta, ika-mika gogorra izan zen. Zenbait alderdi politikok eta komunikabidek kritika latza egin zuten. Garzonen beldur al zara?
Ez, ez naiz Garzonen beldur, gertaera hori testuingurutik kanpora atera zelako. Gu nahiko lasai geunden, argi baitzegoen errua ez zela gurea. Hala ere, gaur egun gauza asko testuingurutik ateratzen ari dira
Eta zuk ba al dakizu non dagoen Bin Laden?
Non egongo ote da! Ezkutatuta, ondo ezkutatuta, ziur; ez dute hain erraz harrapatuko.