Ilargiko lursailak salgai

Ilargiko lursailak salgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ilargiko-lursailak-salgai/@@download/image/68p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Ilargiko lursailak salgai
AEBtako “Lunar Embassy” enpresak salgai jarri ditu ilargiko hainbat lursail; hala,  200.000 euro inguru balio duten 20 hektarea saldu ditu Txinan. Afera da, Txinako gobernuak Lunar Embassy-ren jarduerak ikertu dituela, eta bezeroei dirua itzultzeko eskatu diola enpresari. Lunar Embassy-ko buru Dennis Hopen esanetan, Nazio Batuek debekatu egin dute gobernuak ilargiaren jabe izatea, baina ez dute ezer zehaztu pertsonei edo enpresei dagokienez. Ilargiko lursailak erosteko: www.lunarembassy.com.