Ilargiaren kolonizaziorako prest

Gizakiak duela ia 60 urte zapaldu zuen Ilargia lehen aldiz, eta orain, kolonizazioaren txanda iritsi da. Dirudienez, bost urteren buruan lehen ilargitar edo selenitak iritsiko dira satelitera. Hain zuzen, Jeff Bezos Amazoneko jabe eta munduko pertsona aberatsenak finantzatu du Blue Moon proiektu pribatua, eta lehen kolonoak bertan bizitzeko gai izango direla adierazi du.
"Ilargira bueltatzeko unea iritsi da, baina oraingoan, bertan gelditzeko". Hitz horiekin, Bezosek Washingtonen aurkeztu du Blue Moon ibilgailua. Armiarma baten antza du, eta 2024 urterako Ilargira iritsiko dela aurrikusi dute. Bezosek adierazi duenez, dagoeneko sei bezero ditu espaziontzi honek.
Hain zuzen, Amazonen fundatzailea Blue Origin enpresaren jabea ere bada; enpresa pribatu honek Ilargiaren kolonizaziorako lanean igaro ditu azken 20 urteak. NASArekin elkarlan zuzenean ari dira, AEBetako gobernuak nahiago izan duelako inbertsore pribatuekin lan egin errusiarren menpe gelditu baino.