Ilargiak gure emozioetan duen eragina frogatu du neurozientziak

Aspalditik jakina da ilargiak ozeanoen jokabidean eragina duela eta baita uztan ere. Mark Filippi doktorearen arabera ilargiko faseen eta gure lau oinarrizko neurotransmisoreen artean ere konexioa omen dago.
Ilargiaren lau faseak naturaren erritmoaren ardatz dira. Lau zatitan banatu daitezke, gure emozioen lau fase bailiran: goranzko pasiboa, goranzko aktiboa, beheranzko pasioa eta beheranzko aktiboa.
Ilargiak helarazten duen frekuentziak gure garuneko frekuentziarekin sintonizatzen du eta gure emozioen eta desiren kontroletan eragiten du, eta noski, horrek gure pentsamendu eta jokabideetan ondorioak ditu.
Gure gorputza eta ilargiaren arteko harremana modu ezberdinetan adierazi daiteke: obulazioaren aldaketan, hilekoan, likidoen atxikipenean edota baita bihotzeko arazoetan ere. Ilargiak gugan dituen eraginen jatorria ezezaguna bada ere, teoria batek dio gehien bat urez eginak gaudelako gertatzen dela. Aipatu moduan ilargiaren eraginak lau fasetan banatu daitezke eta horrela interpretatzen dira zientziaren arabera:
Ilargi berria, ilgora – Azetilkolina
Ilargi zikloko lehen astea da, eta aste horretan sentsibleagoak bilakatzen gara. Egokia izan ohi da talde jarduerak burutzeko, harkorragoak egoten baikara maila emozionalean. Aste honen ezaugarri nagusiena energia askorekin sentitzen garela da, baina kontzentrazio gutxirekin. Azetilkolina da honen erruduna, memoria eta ikasketarekin lotzen den neutrotransmisorea da eta ilargi berriak indartu egiten du. Garai egokia da ilargi berria landareak landatzeko eta proiektu berriak ereiteko.
Ilargi betea, ilgora – Serotonina
Ilargi zikloaren bigarren astean ilargiak energia asko eduki ohi eta beraz, egokia da kontzentraziorako eta sorkuntzarako. Momentu horietan bakardadea bilatzea gomendatzen da serotoninak eskaintzen digun buru-argitasun hori bete-betean aprobetxatu ahal izateko.
Ilargi betea, ilbehera – Dopamina
Aste hau distrakziorako eta dibertitzeko astea da, egokia jarduera sozialak burutzeko. Dopamina plazera sortzen duten esperientzia eta estimuluekin lotuta dago, beraz gozatzera!
Ilargi berria, ilbehera – Noradrenalina
Ilargi zikloaren azken astean analisi asko daude eta inspirazio gutxi. Hauskor sentitzen garen unea izaten da eta nahi dugun bakarra babesa bilatzea izaten da.
Sentitu al dituzu noizbait zure emozioek fase hauekin bat egin dutela? Inspiratuta, pozik edota ahul sentitzen zaren hurrengoan begiratu zerura ea ilargiak zerikusirik izan ote duen frogatzeko!