Ikusten ez denaren erotismoa

Ikusten ez denaren erotismoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikusten-ez-denaren-erotismoa/@@download/image/69p54_2_1364906462.jpg
2006/12/01
elkarrizketa
Gontzal Agote
Jatorrizko izenburua: "Lolita" (1962)
Zuzendaria: Stanley Kubrick
Aktoreak: James Mason, Sue Lyon, Peter Sellers.

Proiektu konplikatuak maite zituen Stanley Kubrick zuzendariak, eta"Lolita" izan zen bere buruhausterik handiena. Izan ere, 60kohamarkadaren hasieran, nola zinemaratu gizonezko heldu baten etahamaika urteko neskato baten arteko maitasun harremana?

Zuzendari handia izateaz gain, Kubrick oso buruargia zen, eta morboaz haratago da-goen pelikula bikaina ondu zuen. Eskandalua tamaina berekoa izan zen, baina. Horretarako, hainbat trikimailu erabili zituen:

1. Erotismoz beteriko istorioa izan arren, ez da sexu-eszenarik ageri pelikulan; hortaz, onanismoaren maitaleek jai dute. Hala ere, edo agian horrexegatik, oso pelikula beroa da "Lolita", eta Kubrickek ja-kin zuen nahi zuena esaten, esplizitoki adierazi behar izan gabe. Alde horretatik, ahaztezinak dira bi sekuentzia: lehena, Humbert irakaslea Lolitaren amari zirri egiten dioenekoa, alabaren argazkiari begiratzen dion bitartean; eta bigarrena, oinetako azkazalak margotzen dizkionekoa.

2. Puritanoen kritikei aurre egiteko, zuzendariak zertxobait igo zuen Lolitaren adina. Vladimir Nabokov-en liburuan Lolitak hamaika urte ditu, eta filmean, berriz, ha-mabost. Sue Lyon aktorea 800 hautagairen artean hautatu zuten, eta "Lolita" izan zen, zinemagintzan egindako ibilbide laburrean egindako lanik aipagarriena.

3. Puritanoengandik ihes egitearren, pelikula Ingalaterran filmatu zuten. Era berean, Ingalaterran filmatuta, Kubrickek aurrekontua merketu egin zuen. Legearen arabera, hainbat aktore britainiarrarekin lan egitera behartuta zegoen Ku-brick, eta James Mason eta Peter Sellers aukeratu zituen. Selleresekin berriro eginen zuen lan bi urte beranduago, "Dr. Strangelove or how i learned to stop worrying and love the bomb" irrigarrian.

4. Liburuan, sexu grina da Humbert pertsonaiaren motibazio nagusia, baina pelikulan, Kubrickek maitasunez mozorrotu zuen Lolitarenganako erakarpen hori. Hala, maitasunak eragindako etsipena da pelikularen gai nagusia, eta hari ho-rretatik asmatu zuen Kubrickek, James Mason eta Peter Sellersen arteko pelikula hasierako enkontrua.

Hala, XX. mendeko literaturaren klasiko bat XX. mendeko zinemagintzaren klasiko bat bihurtu zuen Stanley Kubrickek. Bestalde, Vladimir Nabokov idazleak berak idatzi zuen gidoia; hortaz, kasu honetan ez zen zinemagile eta idazlearen arteko ohiko ika-mika sortu.

1997an, Adrian Lyne zu-zendariak pelikula honen bertsio berria egin zuen, Jeremy Irons eta Dominique Swain aktoreekin, baina ez da Kubrickenaren mailara hurbiltzen, inondik inora. Badakizue: zalantza kasuetan, aukeratu beti zuri-beltzezkoa.