"Ikusten ez dena": indarkeria matxistaren agertokiak

"Ikusten ez dena": indarkeria matxistaren agertokiak Ohiko eremu bat dirudi. Aldirietako urbanismoa hausten duen arrakala basatia. Inork ez luke bi aldiz begiratuko leku hau. Beharbada horregatik, hemen Carlos Sánchez-ek bere neska-lagunari lepoa moztu zion, labankadak eman eta bere gorpua mugitu zuen sorbaldan hartuta trenbidearen ondoan lurperatzerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikusten-ez-dena-indarkeria-matxistaren-agertokiak/@@download/image/Javier Nieto-k bere bikotea ito zuen eta bere gorpua ibaira bota.jpg
2020/10/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ohiko eremu bat dirudi. Aldirietako urbanismoa hausten duen arrakala basatia. Inork ez luke bi aldiz begiratuko leku hau. Beharbada horregatik, hemen Carlos Sánchez-ek bere neska-lagunari lepoa moztu zion, labankadak eman eta bere gorpua mugitu zuen sorbaldan hartuta trenbidearen ondoan lurperatzerako.
"Ikusten ez dena": indarkeria matxistaren agertokiak

Argazkiak honelako azalpenekin batera doaz Lo que no se ve (ikusten ez dena) Jesús Montañana-ren argazki erakusketan. Honekin indarkeria matxistaren drama erakutsi nahi izan du ikuspegi berritzaile batetik: 2017an gauzatutako 50 feminizidioen agertokiei argazkiak atereaz. Urtebetez argazkilariak Espainiar Estatuan zehar bidaiatu zuen krimenaren puntu beltzak bilatzeko eta indarkeria matxistaren kartografia moduko bat sortzeko. 

Izan ere, Montañana-ren ustez, indarkeria matxistaren albisteak familiaren minean erdiratzen dira, fokua biktimarengan jarriz. Honela, berriz biktimizatzen dira eta horrenbeste feminizidiorekin uste du, irudi horiekin enpatia sentitzeko gaitasuna galdu dugula. 

Horregatik pentsatu zuen argazkilariak modu neurridun eta zuzen hau drama horiek kontatzeko modu egokia izan zitekeela, sozialki arduratsu jokatuz. Gainera, proiektu honetarako genero biolentziaren barruan sartzen ez ziren beste krimen matxistak ere erakutsi nahi izan zituen, biktima eta kriminalaren arteko harremanik gabeak. 

Argazki sorta lazgarri bezain beharrezko hauekin Montañana-k Albarracin-eko Argazkilaritza eta Kazetaritza saria eskuratu du eta kritika bikainak jaso. Hementxe bildumako argazki batzuk bere azalpenekin batera:


Aandrei Rotariu-k bere neskalagun ohia kolpatu zuen burua eta bere gorpua ubide batera bota zuen.

Andres Hermes Oval-ek hiltzeraino kolpatu zuen bere neskalaguna.

Enrique Abuín-ek emakume gazte bat bahitu zuen, bortxatu eta bere gorpua fabrika batean ezkutatu zuen.

Franciso Rodríguez Torralba-k labankadak eman zizkion bere emazte eta errain ohiari beragandik ihesi zioaztenean.

Imanol Castillo-k bere bikote ohiari bost tiro eman zizkion eskolako sarreran bien semea jasotzera joan zenean.

Iván Pardo Peña-k bere zortzi urteko iloba torturatu zuen 12 orduz.

Laurenti Miahik lepoa moztu zion bi urteko bere alabari eta ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen balkoitik botata.