Ikusten ez dena, ikusarazteko

Ikusten ez dena, ikusarazteko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikusten-ez-dena-ikusarazteko/@@download/image/20109291800Cartel_TRAZ-.jpg
2012/12/13
berria
Film Sozialak zinema jaialdia egiten ari dira bigarren urtez Bilbon, atzotik urriaren 5era bitartean.

23 herrialdetako  20 film luze eta 45 film labur pantailaratuko dituzte: Txile, Argentina, Mexiko, Serbia… Giza eskubideak, gizonen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, migrazioa, ekologia eta garapen iraunkorra bezalako gaiei buruzkoak dira pelikulak. El club de los sin techo, To shoot an elephant, Lost, Miradas desveladas... Horiek dira egunotan pantailaratzen ari diren lanetako batzuk. Film batzuen zuzendariak Bilbora etorriko dira eta haiekin solasaldiak egingo dituzte.