Ikuskizun berezia berdintasunaren alde

Down Sindromea duten 30 gaztek osatzen dute Verdini Dantza Taldea. Urteak dira dantza garaikidea lantzen hasi zirenetik eta taldearen filosofia bezain politak dira eszenatoki gainean eskaintzen dituzten lanak. Apirilaren 9an 'Dantzaria naiz' ikusi ahalko da Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren IX. edizioaren programazioaren baitan.
Isabel Verdini da taldearen arduraduna. Down Sindromea duen hiloba du dantzari eta koreografo donostiarrak, Bartzelonan Institut del Teatren Koreografia eta Interpretazio ikasketak egiten ari zela jaiotakoa. Ezintasun hau duten pertsonei laguntzeko harra sartu zion jaiotza honek, eta ikasketan bukatu bezain pronto, 1992an ekin zion proiektu honi.
Kanpotik mugarik jarri ezean ezintasun intelektuala duten pertsonek hainbat balio garatu ditzaketela erakustea da proiektuaren xede nagusia. Alegia, Down Sindromea duten pertsonentzat lagungarria dela dantza garaikidea praktikatzea, gai direla bide honetatik edozer adierazteko, eta kalitate artistiko nahiz tekniko duin batekin egin dezaketela.
Taldearen zazpigarren lana da 'Dantzaria naiz'. Ibilbide oparoa osatu dute, bada, urte azken urteotan: 'Gure indarra' (Donostiako Kursaalean 2000. urtean aurkeztua), 'Nahi nuena' (Tolosako Leidor Antzokia, 2002), 'Bihotzetik' (Tolosako Leidor Antzokia, 2003), 'Bihotzetik II' (Barañaingo Auditorium-a 2004), Ilunpetik (Donostiako Printzipal Antzokia, 2006) eta 'Argira' (Errenteria, 2007).
Ikusleak behin eta berriz ahoa bete hortz utzi ditu dantzari hauen gaitasun artistikoak, gizarteak Down Sindromeari buruz dituen aurritzi batzuk zalantzan jartzea lortu dute, eta hainbat sari ere jaso ditu taldeak; besteak beste Donostiako Hiritar Merituen Donima.
Apirilaren 9an, larunbata, arratsaldeko lau terdietan eskainiko dute bere azken lana. Aniztasuna, giza eskubideen errespetua, justizia soziala eta bakean oinarrituriko bizikidetza sustatzeko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolaturiko Giza Eskubideen Zinemaldiaren IX. edizioaren programazioaren baitan kokatzen da ikuskizun hau. Sarrerak 4 euro balio ditu eta Victoria Eugeniako lehiatilan ez ezik ServiKutxaren bidez ere eros daitezke.
Taldearen jarduerak eragindako erreakzioen artean hainbatek harriduraz, borondate onenaz edo sinesgaiztasunez Verdinikoek taulatu gainean egiten dutena artea ote den planteatu izan dute. Taldekoek garbi erantzun nahi izan diote kuestio honi beren azken lanarekin: 'Dantzaria naiz'.