Ikusgela: mundua ulertzeko euskarazko bideo pedagogikoak

Ikusgela: mundua ulertzeko euskarazko bideo pedagogikoak Irailetik aurrera kaleratuko dituzte ikus-entzunezkoak, baina Hannah Arendt eta Simone de Beauvoirri buruzko bideo bana zabaldu dute aurrerapen modura. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikusgela-mundua-ulertzeko-euskarazko-bideo-pedagogikoak/@@download/image/ikusgela.jpg
2022/05/31

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irailetik aurrera kaleratuko dituzte ikus-entzunezkoak, baina Hannah Arendt eta Simone de Beauvoirri buruzko bideo bana zabaldu dute aurrerapen modura.
Ikusgela: mundua ulertzeko euskarazko bideo pedagogikoak

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak Ikusgela proiektua sortu du, helburu didaktikoa duten bideoak egiteko asmoz, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Pedagogia modu erakargarrian egin nahi dute eta, horretarako, "narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak" erabiliko dituzte, "tonu freskoarekin".

Datorren ikasturtearekin bat, Ikusgelak hainbat bideo-sail abiatuko ditu. Aurrez, beroketa moduan, lehen bi bideoak zabaldu dituzte. Filosofiaren alorreko bi emakume ditu protagonista: Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir. Azalpenak Klara Badiola antzezle eta bikoizlearen ahotsean eginda daude. 

Eduki guztia lizentzia librean sortuko da eta Wikipedia osatzeko erabiliko da. EWKE da proiektuko bultzatzaile nagusia, Hiru Damatxok ekoizten ditu bideoak, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesten du ekimena.