Ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen 'Gure Zinema' plataforma sortu dute

Ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen 'Gure Zinema' plataforma sortu dute EAEn sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea du helburu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikus-entzunezkoen-sektoreko-eragileak-biltzen-dituen-gure-zinema-plataforma-sortu-dute/@@download/image/gure zinema ona.png
2022/09/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

EAEn sortu eta garatutako ikus-entzunezkoen kate osoa indartzea eta ikusleak zinema-aretoetara erakartzea du helburu.
Ikus-entzunezkoen sektoreko eragileak biltzen dituen 'Gure Zinema' plataforma sortu dute

EAEko ekoiztetxeak ordezkatzen dituzten hiru elkarteak -Apika, EPE-APV eta Ibaia-, EZAE, EiTB eta euskal zinema osatzen duten gainerako kideak dira Gure Zinema ekimenaren parte. Jaialdiak, kultur erakundeak eta elkarteak ere barne hartzen ditu, esate baterako, aktoreen eta gidoilarien elkarteak.

Sektoreko eragileak hilabetez aritu dira elkarlanean, eta bertako zinea indartu eta ikusleei abantailak eskaintzea du xede, hemengo lanez pantaila handian gozatzeko aukera gehiago izan ditzaten. Sektore osoa bateratzeko asmoa ere badu, hala nola ekoiztetxeak, zuzendariak, gidoilariak, aktoreak, filmen garapenean esku hartzen duten profesional guztiak eta baita zinemak ere. 

Iragarri dutenez, datozen hilabeteetan hainbat ekimen jarriko dituzte abian EAEko ikusleek egitasmo honekin bat egin dezaten: zozketak, promozioak, aurrestreinaldiak eta VIP esperientziak. Webgunea ere sortuko dute.