Ikurriña debekatua Parisko Stade de France zelaian

Ikurriña debekatua Parisko Stade de France zelaian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikurrina-debekatua-parisko-stade-de-france-zelaian/@@download/image/2011630411paris.jpg
2012/12/13
berria
Paristik dator notizia GAZTEZULOko irakurle batek igorria. Frantziako Errugbi ligako TOP 14aren finala ikustera gerturatuak ziren bertara bost lagun. Biarritz Olympiqueren kamiseta eta ikurrinaren bat zeramaten soinean, eta irribarrea ere bai Stade de Franceko segurtasun indarrekin topo egin zuten arte; "Ce drapeau ne rentrera pas dans ce Stade". Sartu nahi bazuten kanpoan utzi beharko zutela ikurrina. Ez zieten azalpen gehiago eman eta ezin izan zuten ikurrina barrura sartu. Frantziar Errugbi Federaziora, Liga Nazionalera eta Canal Plusera bidalitako salaketak ere ez du erantzunik izan. Euskaldunaren atarramentua…