Ikerketek erakusten dutenez, hizkuntzaz aldatzean, gure nortasuna ere aldatzen da

Ikerketek erakusten dutenez, hizkuntzaz aldatzean, gure nortasuna ere aldatzen da Hizkuntzaz aldatzen dugunean, hizkuntza-patroiak dira eta, gure nortasuna eta mundu ikuspegia ere horrekin batera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketek-erakusten-dutenez-hizkuntzaz-aldatzean-gure-nortasuna-ere-aldatzen-da/@@download/image/Captura de pantalla 2024-09-04 a las 10.09.22.png
2024/09/05
Hizkuntzaz aldatzen dugunean, hizkuntza-patroiak dira eta, gure nortasuna eta mundu ikuspegia ere horrekin batera.
Ikerketek erakusten dutenez, hizkuntzaz aldatzean, gure nortasuna ere aldatzen da

Hizkuntza komunikaziorako dugun tresna funtsezkoena da. Hizkuntzek pertsona bakoitzaren identitatea eraikitzen laguntzen dute. Hizkuntza bakoitzak bere egitura gramatikala du, bere hiztegia eta kultura eta horrek gure pentsatzeko, sentitzeko eta komunikatzeko moduan eragiten du.

Ikerketek erakusten dute hizkuntza bat baino gehiago menderatzen ditugunoi nortasuna aldatu egiten zaigula hizkuntzaz aldatzean: 


1. Mundua hautemateko modua
Hizkuntza batzuk, beste hizkuntzetan existitzen ez diren
emozioak deskribatzeko hitz zehatzak dituzte. Pertsona batek beste hizkuntzan emozio horiek adierazten ikasten duenean, modu ezberdin batera esperimentatu ditzake eta sentsibilitate emozioal handiagoa garatu.



2. Hizkuntza-patroi ezberdinen adopzioa
Adeitasuna adierazteko modu propioa du hizkuntza bakoitzak, baita autoritatea edo konfiantza adierazteko ere. Honegatik, egoera ezberdinetan modu batera edo bestera joka dezakegu hizkuntzaren arabera. Adibidez, zenbait hizkuntzetan autoritatea ahots tonu garaiagoarekin adierazten da, beste batzuetan berriz, tonu baxuagoa eraginkorragoa da. Pertsonak hizkuntza ezberdinetako estilo linguistikoa bereganatzea lortzen badute malgutasun handiagoa eskuratuko du.

3. Besteekin erlazionatzeko moduan aldaketa

Pertsona batzuk berea ez den hizkuntzan hitz egiten duenean, erosoagoa sentitu daiteke bere
emozioak adierazteko garain. Irekiagoak izan litezke. Aldiz, beste batzuk, segurtasun falta sentitu lezakete eta horrek euren autoestimua murriztu eta barnerakoiagoak bilakatu.

Texaseko unibertsitatean egindako ikerketa batek dio pertsona elebidunek nortasunaren ezaugarri ezberdinak erakusten dituztela hizkuntza ezberdinetan hitz egitean. Ikerketaren autore nagusia den Nairan Ramirez-Esparzak nortasunaren inguruko hainbat ebaluazio burutu zituen eta aurkitu zuen subjektuek galdereei modu ezberdinean erantzuten zietela ingelesez edo gaztelaniaz erantzuterakoan.