Ikerketa Feministaren IV. Lehiaketako lan irabazleen aurkezpena prestatu dute Gasteizko Emakumeen Etxean

Ikerketa Feministaren IV. Lehiaketako lan irabazleen aurkezpena prestatu dute Gasteizko Emakumeen Etxean Emakume identitatearen eraikuntza soziala eta adimen artifizialeko irudien sorkuntzarako ikuspegi feminista intersekzionala aintzat hartzea dira lanen ildoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-feministaren-iv-lehiaketako-lan-irabazleen-aurkezpena-prestatu-dute-gasteizko-emakumeen-etxean/@@download/image/IMG_9721-768x576.jpeg
2024/06/10
Emakume identitatearen eraikuntza soziala eta adimen artifizialeko irudien sorkuntzarako ikuspegi feminista intersekzionala aintzat hartzea dira lanen ildoak.
Ikerketa Feministaren IV. Lehiaketako lan irabazleen aurkezpena prestatu dute Gasteizko Emakumeen Etxean

Gasteizko Emakumeen Etxean ikusgai dago Ikerketa Feministaren IV. Lehiaketa irabazi duten lanen aurkezpena. Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatzen du lehiaketa, "ezagutza eta ikerketa feminista sustatu eta hirian ahalduntze feminista lortzeko”.

Aitana Gomez Oña, Ines Gonzalez Celis eta Lorena Cabria Diez egileen proposamenaren helburua emakume kategoriaren eta gizonezkoen desirarekiko esposizioaren arteko loturan kolektiboki sakontzea da. Emakume identitatearen eraikuntza soziala eta begirada maskulinoa dute aztergai.

Alejandra Bueno de Santiagok, Aizkoa Perezek eta Laura MMren proposamenak, berriz, inteligentzia artifiziala feminista izan ote daitekeen galdetzen du. Ikuspegi feminista intersekzionalaren bidez, TTI irudien sorkuntzarako praktika onen manuala sortzea da langintza. 

Lan bakoitzak 4.800 euro jaso ditu eta ikertzaileak 2023ko azarotik 2024ko maiatzera bitarte aritu dira horren inguruan lanean. Horretarako, Ixone Fernandez de Labastida EHUko AFIT-Antropologia Feminista Ikertaldea taldeko ikertzailearen laguntza izan dute.