Ikerketa baten arabera Tinder-eko “match”-ak ez dituzu zuk aukeratzen

Ikerketa baten arabera Tinder-eko “match”-ak ez dituzu zuk aukeratzen Judith Duportail-ek argitaratutako saiakera baten arabera zoria ameskeria da Tinder garaian. Aplikazio ezagunak erabiltzaileak ordenatzen ditu “desiragarritasunaren” arabera eta hortik bikoteak osatzen ditu edertasuna, adimen-kozientea eta logika patriarkala bezalako parametroak erabiliz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-tinder-eko-201cmatch201d-ak-ez-dituzu-zuk-aukeratzen/@@download/image/Tinder1.jpg
2019/07/10

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Judith Duportail-ek argitaratutako saiakera baten arabera zoria ameskeria da Tinder garaian. Aplikazio ezagunak erabiltzaileak ordenatzen ditu “desiragarritasunaren” arabera eta hortik bikoteak osatzen ditu edertasuna, adimen-kozientea eta logika patriarkala bezalako parametroak erabiliz.
Ikerketa baten arabera Tinder-eko “match”-ak ez dituzu zuk aukeratzen

Duportail-ek azaleratu duenak Tinder deskargatuta duten 57 milioi pertsonei eragiten die. Bere L'Amour sous algorithme saiakera hausnarketak ikerketa ezberdinekin osatzen ditu pentsatzeko asko ematen duten informazioak ezagutaraziz.

Idazle frantziarrak Tinder-en ranking sekretuaren inguruan gehiago jakin nahi izan zuen eta hortik hasi zen bere ikerketa. Ligatzeko aplikazio deskargatuenak bere erabiltzaileak puntuatzen ditu Miss Unibertsoko txapelketa bat bailitzan eta pelikuletan azaltzen diren amerikar institutu batean bezala ordenatzen ditu ondoren. Beraz, zoriak gauza gutxi du esateko Tinder munduan.

Ikerketan Duportail ohartu zen Tinder-en sekreturik sakonenaren atzetik zebilela. Azkenenan, ez du lortzen erabiltzaileen zerrenda ilun hori baina, trukean algoritmoaren eta giza jokabideari buruz zenbait gauza interesgarri aurkitzen ditu.

Bere ikerketaren lehen emaitzak 2017an argitaratu ziren The Guardian-eko artikulu batean. Bertan, azaltzen du aplikazioak Facebook-en emandago like guztiak gordetzen dituela altxorrak bailiran, baita zure match-en elkarrizketak hitzez hitz konektatuta egon zaren orduekin batera.

Horrez gain, idazle frantziarrak azaleratu du emakumezkoek Tinder beraien autoestimua hobetzeko erabiltzen dutela, gizonezkoek aldiz, zitak edo gau bateko ligeak edukitzeko. Baina goazen gehien interesatzen zaigun horretara, nola sailkatzen ditu aplikazioak erabiltzaileak zerrenda sekretu horretan?

Dirudienez Elo puntuazio sistema erabiltzen du. Sistema honetan popularra den norbaitek zure aurpegia ezkerretara lerratzen badu (hau da, errefusatu bazaitu) puntuak kentzen dizkizu. Aldiz, eskuinetara lerratzen bazaitu (match) “desiragarritasunaren” zerrenda gora egiten duzu. Aplikazioak ligatzen laguntzeko tresna baino, txapelketa zinez lehiakor bat dirudi!

Tinder-ek krudeltasunez epaitu eta diskriminatzen ditu erabiltzaileak. Gainera match horien artean “logika patriarkal” bat ezkutatzen da: Karrera on bat duen gizonezkoak puntuak irabaziko ditu, formazio berdineko emakumeak galdu. Tinder-ek emakumeak eta gizonezkoak ezberdin baloratzen ditu eta ematen dituen “match”-etan gizonen preferentziak lehenesten dira.

Gainera, algoritmoak gizonezko zaharragoen eta emakumezko gazteagoen arteko ziten alde egiten du, genero rol tradizionalak iraunarazi. Horrela, erakargarritasuna neurtzeko pertsonaren generoa eta duen adinerako burutzen duen lana aztertzen ditu, gizonezko adinduei eta emakumezko gazteei puntu gehiago banatuz.

Eta nola lortzen da hau? Rekognition bidez, Amazon-ek sortuta inteligentzia artifiziala. Honek argazkiak sailkatzen ditu Tinder-eko datuen azterketa zorrotz baten ostean. Bertan aztertzen dira adimen-kozientea, ikasketa eta egoera emozional orokorra. “Matching” zerbitzariak esaldiko hitzen batez-besteko kopurua aztertzen du edota hiru silaba baino gehiagoko hitzen kopurua. Informazio guzti horretan oinarriturik Tinder ondorio batera iristen da: Erakargarritasun maila bereko pertsonak elkar ulertzeko prestutasun handiagoa dute.

Tinder-en egunero bi milioi match gertatzen dira. Aplikazioa 190 herrialdeetan dago eta milioi bat zitatik gora gertatzen dira aste batean berari esker. Batzuk gainera, aplikazioaren esklabo bilakatzen dira, online merkatu hori ezin utziz.

Tinder-ek bideo-jokoetatik hartutako teknikak erabiltzen ditu, baita kasinoen maltzukeria ere, milioika erabiltzaile online mantentzeko eta behar den momentutan dopamina deskargak sortzeko eurengan. Halere, Tinder-ek egiten duena ez da zerbait berria, beste hamaika algoritmoren mende bizi baikara egunero gosaltzeko aukeratzen ditugun zerealetatik hasita.